Korearrak Tolosako Azokan grabaketa lanetan

Eneritz Maiz 2012ko uztailaren 14a

Koreako Telebista publikoa Tolosara iritsi da. Euskal Herriari buruzko bidaien programa bat grabatzen ari dira, eta gaur goizean, Tolosako azokan aritu dira grabaketa lanak egiten.

Lehenik eta behin, goizean goiz elkartu dira udal ordezkariak, Koreatik etorri direnekin. Jarraian, Gorrotxategin, gosari berezia egin dute Iñaki Gorrotxategiren laguntzarekin. Ondoren, Tolosako azoka ezagutu nahi izan dute eta Zerkausian murgildu dira. Bertan erosle eta saltzaileekin hitz egiteko aukera izan dute korearrek.

Solana tabernan sukaldera sartu dira, eta Berdura eta Euskal Herria plazetan erosketak egin dituzte. Bizi duten esperientzia guztia bideo kamerarekin grabatu dute.

Nikolas erretegian bazkaldu ostean, arratsaldean, Santa Maria eliza eta Tolosako Alde Zaharra bisitatuko dituzte, eta baita Topic ere.

Koreako telebistak abuztuan eskainiko du, gaur Tolosan grabatutakoa.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!