Mobilizazio asteburua, ‘herrikoen’ auzia dela eta

Ataria 2015eko ekainaren 25a

Ibarran egindako elkarretaratzea

Tolosa, Ibarra eta Villabonan hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Pasa den astean iragarri zuen Espainiako Justizia Ministerioak herriko tabernak itxi eta enkantean aterako dituela. Herrikoen zerrenda luzea zen oso, guztira 103 taberna konfiskatzeko agindua eman baitzuen, tartean Tolosako Intxurre, Ibarrako Subegi eta Villabonako Iratzar.

Berria jakin bezain pronto, mobilizazioak egin ziren hiru herrietan, eta asteburu honetan ere protesta ekitaldiak izango dira Tolosan, Villabonan eta Ibarran.

Egitaraua

Ibarra
• Ekainak 26, bihar, 19:00etan agerraldia Subegin.

Tolosa
• Ekainak 27, larunbata, 12:15ean giza-katea Plaza Berrian eta iluntzean argazkia kontzertu gunean.

Villabona
• Ekainak 27, larunbata, 20:00etan elkarretaratzea eta ondoren, afaria Iratzarren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!