Iratzar, Intxurre eta Subegi 'herrikoak' konfiskatzeko erabakia berretsi du Auzitegi Gorenak

Ataria 2015eko ekainaren 18a

Espainiako Auzitegi Nazionalak 35/02 sumarioaren inguruko epaia iazko uztailean eman zuen, eta gaur berretsi egin du Auzitegi Gorenak. Bertan 103 herriko konfiskatzeko agindu zuen, "ETAren egitura" finantzatzeagatik. Tartean daude Tolosako Intxurre, Ibarrako Subegi eta Amasa-Villabonako Iratzar.

Hala, Espainiako Estatuaren eskuetara pasatuko lirateke zigortutako herriko taberna guztiak, ateak itxiz. Guztira 103 dira. Hamabi urteko prozesuak eragindako kostuez gain, kalte ekonomiko handia da elkarteentzat.

Abokatuen esanetan, epaiari Auzitegi Konstituzionalean errekurtsoa jartzeko 30 eguneko epea dute herriko tabernek. Datorren astean bilkurak egingo dituzte gaia zertan den aztertzeko.

2013ko urrian abiatu zen epaiketa, eta iazko uztailean eman zuen Auzitegi Nazionalak 35/02 sumarioaren inguruko epaia. Albiste osoa Berria.eus-en

Sententzia osoa (PDF)

Mobilizazioak

  • Tolosan, 19:30ean Trianguloan
  • Amasa-Villabonan, 20:00etan Iratzarren
  • Ibarran, 20:00etan Subegin

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!