Pasahitza (zaharra)

"Mediterraneoko tragedian Europak ez du legedia betetzen"

Ataria 2015eko apirilaren 29a

Elena Egiguren abokatu eta bitartekariarekin Mediterraneoko uretan gertatzen ari den tragediaz hitz egin dugu. Europak arazo honetan jokatzen duen papera eztabaidagarria dela esan digu.

Milaka pertsona dira euren lurretako egoera zailetatik ihesi Europara bidean jartzen direnak etorkizun hobeago baten esperoan. Horretarako, Mediterraneoko urak zeharkatu beharra izaten dituzte arriskuz beteriko bidaian. Hori dela eta, ehunka dira bidean itota geratzen direnak. Itsasoan arriskuan daudenak artatzeko Europatik ematen den erantzun urria zalantzan jarri da. Europara iristea lortzen dutenen kasuan, Italiako hegoaldera ailegatzen dira gehienak, eta horientzat ere egoera ez da batere erraza izaten. Azken egunetan, hildakoen kopuruak nabarmen gora egin duela ikusita Europak hainbat neurri hartu beharra izan ditu, baina, badirudi, Elena Egigurenek azaldu digunez, neurri horiek pertsonak zaindu eta artatzera baino mugak zaintzera zuzenduta daudela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!