Pasahitza (zaharra)

"Isurketa azkarra sarketa dela helmuga pentsatzearen ondorio izan daiteke"

Ataria 2015eko martxoaren 2a

Kizkitza Arozena sexologoarekin bikote harremanetan sortu daitezkeen arazoez hitz egin dugu. Gizonezkoen kasuan, isurketa azkarra dela gehien errepikatzen den gaia adierazi du, zakilaren gogortzearekin arazoak izatearekin batera.

Arazo horiek, hein handi batean, gaztetxo izatetik buruan ditugun ideietatik sortu daitezkeela dio sexologoak. "Esaterako, bikote harremanean sarketa dela garrantzitsuena eta benetako helburua pentsatzea edota harremanean gizona dela ardura nagusia duena pentsatzeak horrelako ondorioak izan ditzake".

Arazo horiek bikotean ondorio larriak izan ditzakete, baina, Arozenak esan duenez, konpondu egin daitezke, "jolasaren arauak aldatuta, bikotean pentsatuta, edota sarketa ez dela helmuga sinistuta". Hala, Kizkitza Arozenak dioenez, gorputzarekin konektatzea eta sentitzea lortzea da helburua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!