Arazoak, egoera egonkortu bada ere

Ataria 2015eko urtarrilaren 31

Eguraldia egonkortze aldera egin du, eta horrek errepideetako eta erreketako egoera hobetu du. Azken orduetan egindako euriak, hala ere, zenbait arazo sortu ditu eskualdean. Arratsaldean txingorra ere bota du, eta Villabonako kaleak zuritu ditu Atarikide batek bidalitako bideoan ikusi daitekeen bezala.

Herri askotan errekak ateratzear egon dira, eta zenbait pasagune itxi egin behar izan dituzte. Tolosan esaterako, Araba etorbidetik San Esteban auzora joateko trenbidearen azpitik doan pasabidea itxi egin behar izan dute ur asko pilatu delako bertan. Eta errepidean, Donostia aldetik Villabonarako sarrera erabat itxita egon da. Orain irekita dago baina autoak poliki doaz, auto bat errepidetik atera delako. Ez da zauriturik egon. Datozen orduetan elurra izango da albiste, elur maila 600 eta 500 metroren artekoa izango da, eta 400 metrotara jaitsi daiteke. Tenperaturak  jaisten joango dira.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!