Villabonan, Donostiatik herrirako sarbidea erabat itxi dute. Bestalde, uholde arriskua dela-eta, Aljibe Gauak-eko saioa, Aljibetik Gurea aretora lekualdatu da. 22:30ean hasi da saioa, eta bertan Joxe Ramon eta Urki Galarraga txiste kontalariak, eta Anje Duhalderen emanaldi akustikoa izan dira.
Atarikideak argazkiak bidaltzen hasi dira, egoerak arriskutsutik duen bezala, bai baitu ikusgarritik ere.