Pasahitza (zaharra)

"Txikitatik emozioak gordetzeak ondorioak izan ditzake gero"

Ataria 2014ko abenduaren 18a

Agurtzane Larrañaga makrobiotika adituarekin emozioen inguruan aritu gara solasean. Haurren kasua jarri digu adibide moduan. Haurrak negarrez edo garrasika hasten direnean gurasoek normalean isilarazi egin nahi izaten dituzte segituan, eta askotan haserretu ere egiten dira. Hori, kontuan hartu gabe haurrak min bat duela, eta babes eske dagoela.

Agurtzane Larrañagak esan digu mina duen edo une txarra igarotzen ari den heldu bat laguntza eske joaten bazaigu, ez dugula isilarazten, baizik eta, haren ondoan egoten saiatzen garela, lasaituarazten eta entzuten. Haurrekin guztiz kontrakoa egin ohi dugula azaldu du Larrañagak, eta haurra heldu egiten denean hori nabaritu egingo da bere jarreran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!