Foru aldundia: "Lehen hipotesiek adierazten dute sai arreek bildotsei eraso egin zietela"

Ataria 2014ko azaroaren 18a

Gipuzkoako Foru Aldunditik bidali duten oharrak dioenez, hildako 15 ardiak «sai arren erasoen ondorioz hil direla berresten dute lehen azterketek».

Behin betiko txostenik ezean eta basozainek eta albaitariak jasotako informazioaren arabera, aldundiak dio «lehen hipotesiek adierazten dute sai arreek bildotsak eraso eta izutu egin zituztela eta, horren eraginez, 15 hil egin zirela hesiaren kontra, eta saiek jan egin zituztela».
Horrelakoetan aplikatzen diren protokoloekin aurrera jarraituko duela esan du aldundiak, kaltetuarekin harremanetan izango direla, «txosten guztiak osatzen gertakaria argitzeko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!