Eutsi Goiari! (zaharra)

Tolosaldeko hiru aizkolariak, azken hiru postuetan

Asier Imaz 2014ko urriaren 27a

Euskal Herriko Aizkora Txapelketaren finala jokatu zen atzo Beasainen. Aitzol Atutxa dimarra izan zen nagusi, 40:58ko denborarekin.

Ez da marka ona, txapelketaren historian txarrena, baina Atutxa gazteak erakustaldia eskaini zuen Arratzain pilotalekuan, eta ordulariari baino, txapelari begira egin zuen aizkoran. Azurmendi, bigarren sailkatua, alboan izan zuen lanean Atutxak, eta aurkaria gertutik zainduz, eroso aritu zen lanean. Batez ere, azken sei enborretan.
Tolosaldetik hiru aizkolari joan ziren finalera, eta Jon Irazu zizurkildarra izan zen onena. Kinieletan besteak aurretik zituen Irazuk, baina ez zen Otañoren eta Otaegiren eguna izan. Txapela urruti gelditu zitzaien hirurei, baina baita hirugarren postua ere. Batez ere aipatu ibartarrari eta zizurkildarrari. Ahaztu eta ikasi, gerriko minetik berreskuratu eta lanean jarraitzea gelditzen da; Dimarako distantzia murrizteko, behintzat.

 

1- Aitzol Atutxa: 40:58
2- Iñaki Azurmendi: 43:05
3- Joxe Mari Olasagasti: 47:59
4- Jon Irazu: 48:59
5- Unai Otaño: 51:29
6- Joseba Otaegi: 52:52

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!