Gazan egiten ari diren sarraskia salatzeko mobilizazioak Tolosaldean

Ataria 2014ko uztailaren 15a

Gaur iluntzeko 20:00etan Villabonako Berdura plazan EH Bilduk deitutako elkarretaratzea egingo da Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta Israelgo Estatuak Gazan azkeneko egunotan eragin duen sarraskia salatzeko. Bihar berdina egingo dute Ibarran eta ostegunean, arratsaldeko 19:00etan manifestazioa abiatuko da Tolosako Triangulotik. Tolosan bizi da Thamer Birawi palestinarra eta euren herrian bizi duten egoeraren berri eman digu Ataria irratian.

Joan dan uztailaren 8an, Israelek Hegi Babesgarria operazioa jarri zuen martxan Gazaren aurka. 2012az geroztik eginiko handiena da. Ordutik 184 hildako eragin ditu.

Egiptoko Atzerri Ministerioak Gazako erasoaldia gelditzeko plan bat aurkeztu zuen atzo. Israelek gaur goizean jakinarazi du proposamena onartuko duela. Hamasek berriz, salatu du ez dutela inolako "su-etenerako proposamen ofizialik jaso", ez Israeldik eta ez eta Egiptotik ere. Euskal Herrian eguerdia zela Israelek berriz ere Gaza bonbardatzeari ekin dio.

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!