300 pertsona inguru bildu dira Palestinari elkartasuna adierazteko

Ataria 2014ko uzt. 17a, 20:00

Ehunka pertsona elkartu dira Tolosako Trianguloa plazan Palestinari elkartasuna agertzeko. Palestinako herrialdean gertatzen ari den sarraskia salatzeko Palestina askatu! lelopean egin da manifestazioa: "Gazako genozidioa gelditu! Palestina askatu! Israeli boikot!"


Eskualdeko hamazazpi eragilek egindako deialdiari Tolosaldeko ehunka pertsonek erantzun diote. 'Palestina askatu' lelopean gurutzatu dituzte Tolosako alde zaharreko kaleak.

Deialdiari babesa adierazi diote Ernai, LAB, Sortu, Otsabi, TOPA, IA, Bilgune Feminista, Gazte Libertarioak, Ibarrako Gazte Asanblada, Euskal Herria Sozialista, Bai Euskal Herriari, ELA, Tolosako udal gobernua, Jatorkin, Aralar, EA eta Gazte Abertzaleak eragileek.

Manifestazioan «astebetean Gazako lurraldeak jaso dituen erasoetan, Israeleko ejertzitoak 180 hildako baino gehiago» eragin dituela salatu dute eta 2007-2008ko eguberrietan «israeldar Estatuak egindako beste erasoaldien oroitzapenak» ere ekarri ditzute gogora. Eta Israeli Boikot, Desinbertsio eta Zigorren Kanpaina deialdia berretsi dute.


Horregatik, «genozidio sionistak eta politika zapaltzaile oro amaitzeko» deia egin dute manifestazioan, eta era berean, «herri palestinarren eskubideen onarpena» aldarrikatu dute: "Palestinako okupazioa bertan behera utzi eta Hesia desegitea; palestinar errefuxiatuei itzulera-eskubidea onartzea eta Israelen bizi diren palestinar-israeldarrentzako eskubide berdintasuna bermatzea".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!