Babes zabala jaso du 'Palestina askatu' lelopean egingo den manifestazioak

Maier Ugartemendia 2014ko uztailaren 17a

Eskualdeko hamazazpi eragilek babesa adierazi diote Tolosan egingo den manifestazioari

Palestinako herrialdean azkenaldian izan diren gertaerak salatzeko Palestina askatu! lelopean manifestazioa deitu dute, gaur osteguna, 19:00etan, Tolosako Trianguloa plazatik. Deialdiari babesa adierazi diote Ernai, LAB, Sortu, Otsabi, TOPA, IA, Bilgune Feminista, Gazte Libertarioak, Ibarrako Gazte Asanblada, Euskal Herria Sozialista, Bai Euskal Herriari, ELA, Tolosako Udala, Jatorkin, Aralar, EA eta Gazte Abertzaleak eragileek.
Hala ere, manifestazioa irekia denez, eragile eta pertsona ezberdinei manifestaziora «batzeko» dei egin diete.


Herritarren eskubideak
Manifestazioan «astebetean Gazako lurraldeak jaso dituen erasoetan, Israeleko ejertzitoak 180 hildako baino gehiago» eragin dituela salatu dute eta 2007-2008ko eguberrietan «israeldar Estatuak egindako beste erasoaldien oroitzapenak» ere ekarri ditzute gogora. Eta Israeli Boikot, Desinbertsio eta Zigorren Kanpaina deialdia berretsi dute.
Horregatik, «genozidio sionistak eta politika zapaltzaile oro amaitzeko» deia egingo dute biharko manifestazioan, eta era berean, «herri palestinarren eskubideen onarpena» aldarrikatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!