Eguraldi iragarpena

2014-07-11

Ataria 2014ko uztailaren 11
Eguraldia ez da asko aldatuko gaur. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da gaurkoan ere, eta itsasotik hodeiak ekarriko ditu, eta euria egin dezake. Arratsalde erditik aurrera atertu eta ostarteak zabalduko dira. Tenperaturak ez dira 20 gradutatik pasako.

Bihar, larunbata, oso antzeko eguraldia izanog dugu. Euria egiteko arriskua txikiagoa izango da, hala ere. Arratsaldealdean ostarteak zabalduko dira. Tenperatura altuenak 21 eta 22 graduren inguruan ibiliko dira.

Igandean, atertu egingo du eta tenperaturak zertxobait igoko dira altuenak 23 eta 24 graduren artean geratuko direlarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!