Eutsi Goiari! (zaharra)

Eskualdeko zazpi arraunlari aurtengo TKE ligan

Ataria 2014ko ekainaren 30a
Atzo eman zitzaion hasiera arraun munduko maila goreneko txapelketari, San Miguel ligari. Bertan, Tolosaldeko zazpi arraunlari izango dira: Iñigo Jauregi, Jon Lizarralde, Jon Ander Agirre, Ugaitz Mendizabal, Eneko Zabala, Xabier Zabala eta Endika Lopez. Azken honekin izan gara Eutsi Goiari saioan, maila horretan debuta egin baitzuen atzo Bartzelonan jokatutako lehen estropadan.

Oriok irabazi zuen TKE ligako lehen estropada. Mediterraneoko urak guztiz nahasi ziren, eta horitxoak izan ziren nagusi nahasmen horren erdian. Bigarren Urdaibai izan zen, eta Kaiku hirugarren. Aurengo denboraldian, baina, eskualdeko zazpi ordezkari izango dira:

- Iñigo Jauregi, Tolosa (Hondarribia)

- Jon Lizarralde, Tolosa (Hondarribia)

- Endika Lopez, Tolosa (San Juan)

- Eneko Zabala, Aduna (San Juan)

- Xabier Zabala, Aduna (San Juan)

- Jon Ander Agirre, Tolosa (San Pedro)

- Ugaitz Mendizabal, Irura (San Pedro)

Horrez gain, Urdaibaiko bigarren entrenatzaile lanetan arituko da beste behin Anjel Larrañaga tolosarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!