Alegialdeko zazpi herrietan, 100 Atarikide berri lortzeko erronka jarri zion bere buruari Tolosaldeko Atariak: Abaltzisketan, Alegian, Altzon, Amezketan, Baliarrainen, Ikaztegietan eta Orendainen. Hori lortze bidean, martxotik maiatzera astero banatu da astekaria Alegialdeko etxe guztietan, eta irratsaioak egin dira herri guztietan.
Tantaka-tantaka, ari dira Alegialdeko herritarrak Atarikide egiten, baina oraindik gehiago behar dira astero, Atarikide guztiek ATARIA etxean bertan jasotzea ziurtatzeko. Izan ere, gaur egun okinaren bitartez egiten da banaketa, eta beraz, ogia erosi ezean, ezin da herritar guztiengana iritsiko dela ziurtatu.
Hala, herritarrek euskarazko komunikazio proiektuarekin konprometitu daitezen bultzatzeko, astelehena baino lehen Atarikide egiten denak, Ekain sagardoaren sei botila jasoko ditu opari.
Izena emateko deitu 943 65 56 95 telefonora edo idatzi atarikide@ataria.info helbidera. Era berean, www.ataria.info webgunearen bidez ere egin daiteke izen-ematea.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!