Aske utzitako bost pertsonetako hiruk fidantza ordainduta utzi zituzten aske atzo. Hain justu, astelehean hamar pertsona atxilotu zituzten, eta horietako bost izan ziren atzo, epailearen aurrean. Deklaratu eta gero kargupean utzi zituzten aske. Atxilotutako beste bostak aurretik utzi zituzten aske.
Atzo epailearen aurrean deklaratu zuen ADIFeko ordezkarietako batek "Gobernuak presa zuen bukatu eta epeak betetzeko", esan zuen epaileak Madril eta Bartzelona artean egindako AHTaren lanen zati batean izandako %230ko gainkostuaz galdetzean. Trenaren zati hori 2008ko otsailaren 20an inauguratu zuten, Espainiako hauteskunde orokorrak baino bi aste lehenago.
Ikerlarien ustez, 2008 eta 2011 urteen artean egindako AHTaren lanetan, sei milioi euro desbideratu zituzten fakturak puztuaz eta funtzionarioak erosiz.