AHT, ustelkeria, atxiloketak

Aske utzi dituzte AHTaren ustezko ustelkeria kasuarengatik atxilotutakoak

Ataria 2014ko maiatzaren 8a

Adif Espainiako Trenbide Azpiegituretarako Kudeatzaileko hainbat funtzionario eta Corsan enpresa kontratistako zuzendaritzako hamar kide atxilotu zituzten astelehenean, eta horietako bost aske utzi zituzten atzo. Beste bostak aurretik utzi zituzten aske. Corsan enpresa da hain justu, Abiadura Handiko Trenaren Tolosa-Hernialde eta Zizurkil-Andoain zatiak egiten ari dena.

Aske utzitako bost pertsonetako hiruk fidantza ordainduta utzi zituzten aske atzo. Hain justu, astelehean hamar pertsona atxilotu zituzten, eta horietako bost izan ziren atzo, epailearen aurrean. Deklaratu eta gero kargupean utzi zituzten aske. Atxilotutako beste bostak aurretik utzi zituzten aske.

Atzo epailearen aurrean deklaratu zuen ADIFeko ordezkarietako batek "Gobernuak presa zuen bukatu eta epeak betetzeko", esan zuen epaileak Madril eta Bartzelona artean egindako AHTaren lanen zati batean izandako %230ko gainkostuaz galdetzean. Trenaren zati hori 2008ko otsailaren 20an inauguratu zuten, Espainiako hauteskunde orokorrak baino bi aste lehenago.

Ikerlarien ustez, 2008 eta 2011 urteen artean egindako AHTaren lanetan, sei milioi euro desbideratu zituzten fakturak puztuaz eta funtzionarioak erosiz. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!