Goldatu elkarteko kideak Ibarran egongo dira asteazkenean, hilak 7, eta Muñecas guardia zibil ohia Tolosako koarteleko buru zela torturak jasan zituzten herritarrei deia egin diete bertaratzeko. 20:00etan bilduko dira, plazan. Goldatu Frankoren diktadura garaiko euskal preso eta errepresaliatuen elkartea da.
Jesus Muñecas Tolosako Guardia Zibilen koarteleko buru izan zen 60ko hamarkadako bukaeran eta 70eko hamarkadan. Bere aginduz asko izan ziren torturatuak izan ziren herritarrak, eta horregatik eskatu du bere estradizioa Argentinako Maria Servini epaileak. Espainiako Auzitegi Nazionalak, ordea, ez estraditatzea erabaki berri du Andoni Arrizabalaga, Itziarren semea tortura delitua preskribatu egin dela eta kasu "bakarra" dela argudiatuta.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!