Larre Irekierak 2014

Ireki dituzte Aralarko larreak

Ataria 2014ko maiatzaren 1a

Aurten ere ez dute hutsik egin. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere larre irekiera egin dute Aralarren. Suziria 12:00etan bota dute, baina hori baino lehenago urteroko behor eta zaldien lehiaketa izan da.

Larre irekieraz gain, bestelako ekintzak daude Aralarko larre irekieraren harira. Esate baterako, Imanol Paollaren zaldiek Roman Elosegiren idien aurkako dema, esku langintza saioak, artileen, saskien, harri landuen eta ohiko tresnen erakusketa...

Bertako produktuak erosi nahi duenak ere, badu horretarako aukera; bertako produktuak salgai baitaude. Ingurune hori hobeto ezagutu nahi duenarentzat, berriz, Aralarko mapak, liburuak eta liburuxkak ari dira saltzen. Gainera, goizean zehar, urtero bezala, postuak ikusteko aukera egon da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!