Larre Irekierak 2014

Abereak egin dira Komizarreko larreen jabe

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko maiatzaren 1a

Maiazaren 1arekin urtero egiten duten moduan, larre irekiera egin dute Komizarren.

Larraitzekoa bezain entzutetsua ez den arren, amasa-billabonatarrek ere badute beren larre-irekiera. Maiatzaren 1arekin batera ospatzen dute, eta bertakoen ohitura bilakatu da.

Aisialdirako gune ederra da Komizar eta, gaurtik aurrera, abereen lursail izango da berdegunea. Larre-irekiera egin dute eta trikitilarien girotu dute goiza. Ondoren, hamaiketakoarekin biribildu dute goiza.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!