Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, ospakizun eta aldarrikapenek bat egiten dute

Ataria 2013ko abe. 3a, 11:57

Hainbat hamarkada igaro dira Fernando Aire Xalbadorrek 'Nigarra begian' bertsoa idatzi zuenez geroztik. Egungo euskal gizartearen egunerokoa nabarmen aldatu da zenbait esparrutan, Xalbadorrenarekin alderatuta, baina haren hitzak irakurrita badirudi euskaldunen aldarriak ez direla gehiegi aldatu. Honakoa zion: Sumatuz euskaldunak, ospetsu nahian / guretik deus ez duen hizkuntza mihian / sofritzen egoiten naiz horien erdian / gutaz ahalgetua, nigarra begian. Tolosaldeko ia txoko guztietan tarteren bat gordeko diote, gaur, euskara goratu eta haren erabilerak handiagoa izan behar duela azaltzeko jarduerei. Horrela, udalek adierazpen instituzionalen bitartez harturiko konpromisoekin batera, dantza, musika, askariak, hitzaldiak eta antzekoak ez dira faltako, eskualdean.
2013ko abe. 4a, 15:14

Amezketan euskal dantzak eskaini dituzte ikasleek
http://ataria.tok-md.com/media/argazkiak/UNA/cach…">

2013ko abe. 4a, 15:09

Villabonako Fleming ikastetxean ere jarduera bereziak izan dituzte
http://ataria.tok-md.com/media/argazkiak/G_I/cach…">

2013ko abe. 4a, 15:09

Tolosako Hirukide ikastetxean, besteak beste, buruhandiak izan dituzte
http://ataria.tok-md.com/media/argazkiak/DE_/cach…">

2013ko abe. 4a, 15:03

Jesusen Bihotza Ikastolan Argitxoren bisita jaso dute
http://ataria.tok-md.com/media/argazkiak/N_B/cach…">
http://ataria.tok-md.com/media/argazkiak/(1)/cach…">

2013ko abe. 4a, 15:02

Tolosako Samaniego ikastetxean ikasleak dantzan aritu dira patioan
http://ataria.tok-md.com/media/argazkiak/EGO/cach…">

2013ko abe. 4a, 15:00

Ibarran Belabieta kiroldegian egin dute emanaldia
http://ataria.tok-md.com/media/argazkiak/UNA/cach…">
http://ataria.tok-md.com/media/argazkiak/(1)/cach…">

2013ko abe. 4a, 13:57

Tolosaldeko hainbat herritan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dute. Ikusi bideoa

2013ko abe. 3a, 20:05

Anoetan hitzaldia eskainiko du (19:00) Irene Arraratsek, BERRIA egunkariko euskara arduradunak. "Genero gramatikalik gabeko hizkuntza sexista izan al daiteke?" galderari erantzuten saiatuko da bertan. Aurrerapena egin digu Ataria irratian.

Adibide praktiko ugari emango ditu Irene Arraratsek gaurko hitzaldian eta horietako asko BERRIA egunkaritik jasotakoak dira. Diskurtso sexistak egon badaude, baina oharkabean hizkuntzaren bitartez transmititzen ditugun baloreek kezkatzen dute euskarazko egunkariko zuzentzailea.







2013ko abe. 3a, 15:11

Tolosako 18 kirol talde eta erakundek http://tlseh.com/category/adierazpena/">'Tolosa Euskararen Hiria' adierazpena sinatu dute. Hauek izan dira sinatzaileak: Arsenal areto futbola, Esait, Danena Amarotz, Tolosaldea IKT, Eskolapioak eta Tolosala, Tolosako Judo Kluba, TAKE, Oargi, Tolosaldea Triatloi Taldea, Oriako txirrindulari eskola, TAK, Xake elkartea, Beotibar zesta punta elkartea, Laskorain Kirol Elkartea, Irristaka, Tolosako pilota eskola, Tolosako arrantzaleak eta Kirolzer. Gonbidatu bereziak ere izan dira ekitaldian: Abraham Olano, Periko Alonso, Armando Roca, Joana Alijostes eta Irati Larrañaga.

2013ko abe. 3a, 12:12

Ikaztegietan herriko eskolako haurrek zabaldu dute lau haizetara euskararen eguna dela. 11:00etan hasi dira herrian barrena, kantu eta oihu artean, euskararen aldeko mezuekin eginiko kartelak jartzen. Herriko puntu ezberdinetan izan dira, taldeetan banatuta.
Arratsaldean ere, hainbat ekitaldi izango dira.

http://ataria.tok-md.com/media/argazkiak/GIE/cach…">
http://ataria.tok-md.com/media/argazkiak/(1)/cach…">

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!