Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Egunaren egitaraua

Ataria 2013ko abe. 3a, 12:37

Albiztur
Abenduak 3, gaur
14:30. Euskarazko jokoetan jolastuko dira, eta ondoren, txokolatea.
Alegia
Abenduak 16, astelehena
19:00. Euskararen egoera eta etorkizuna Euskal Herrian eta Alegialdean hitzaldia eskainiko dute Jon Sarasuak eta Xabier Bengoetxeak, kultur etxean.
Amezketa
Abenduak 3, gaur
11:30. Kultur etxean emanaldia eskainiko dute Zumadi ikastetxeko gaztetxoek, herriko jendearentzat. 10 ikastaldeek abestiak, dantzak, bertsoak, ipuin musikatu bat eta antzezlan bat eskainiko dituzte.
Anoeta
Abenduak 3, gaur
19:00. Genero gramatikalik gabeko hizkuntza sexista izan al daiteke? Hitzaldia, Irene Arrarats, Berria egunkariko euskara arduradunaren eskutik.
Asteasu
Abenduak 3, gaur
15:25. Kalejira eskolatik futbol zelairaino.
15:35. Txalaparta joaldia eta jaialdiaren aurkezpena.
15:40. Ikasleen Badu Badak.
16:00. Behin betiko eta Bizi euskaraz abestiak kantatuko dituzte guztiek.
16:10. Askaria.
Berastegi
Abenduak 3, gaur
15:00. Azaroko abestien kantu saioa. Dun Dun Dun Beasti euskaldun leloa osatuko dute. 5. eta 6. mailako gaztetxoek bertsoa abestuko dute, eta gero, flashmob-a dantzatuko dute denek. Azkenik erromeria egingo dute.
16:00. Askaria frontoian.
17:00. Altxorraren bila eta haurrentzako hainbat joko.
18:00. Mintzodromoa eta kafe tertulia Gaztainondo elkartean.
19:00. Abesti, bertso eta dantzatzeko aukera izango da udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
Ibarra
Abenduak 3, gaur
09:15. Oihane Mateos kazetari eta ikasle ohiaren saioa, Uzturpe ikastolako areto nagusian, 'Eman euskararen berri' lelopean.
09:30. HHko Argitxo erraldoiaren apainketa.
Ondoren. Txokolatea.
10:30. Haur Hezkuntzako ikasleentzat aurpegi margotzeak, eta DBHkoentzat, euskal kultura tailerreko tresna tradizionalen erakusketa.
14:30. Kantu Festa Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleek eskainia, Belabieta kiroldegian.
Ikaztegieta
Abenduak 3, gaur
11:00-12:30. Kartelak jarriko dituzte ikasleek herrian, euskararen aldeko hainbat lelorekin.
14:40. Ikasle guztiak plazara, taldeak osatzera, eta partaide guztiak elkartzean, jolasekin hasiko dira.
15:30. Patxi motz eta Behin betiko abestiak kantatuko dituzte.
15:45. Kafe frantses baten abestu eta dantzatuko dute, gurasoek, irakasleek eta ikasleek.
Ondoren. Udalak eskainita, txokolatea denentzat.
Irura
Abenduak 3, gaur
Goizean. Txokolatea ikastolan. Euskararen aldeko mezuak asmatuko dituzte, eta argazkia egingo dute.
15:00. Kalejira trikitilariekin. LH–HH3ko ikasleak plazaraino joango dira kalejiran eta han HHko ikasleekin elkartuko dira.
15:00. Euskararen Nazioarteko Egunari buruzko pregoia irakurriko dute LH 6ko bi ikaslek.
15:20. Hiahoka taldearekin kantuan, abesti ezagunak kantatuz, euskara ikasten ari direnekin.
Ondoren. Gurasoen eta udalaren laguntzaz, danbolinean erreko dira gaztainak.
Tolosa
Abenduak 3, gaur
Egun osoan. Euskararen Nazioarteko Eguneko txio lehiaketa, Galtzaundiren eskutik. Traola: #tlseh  (Tolosa Euskararen Hiria). Helbidea: @tolosaldeataria. Esaterako: #tlseh euskaraz bizi nahi dugulako @tolosaldeataria. Argazkiak, marrazkiak, esaldiak, bideoak... Saria: WII 1.
Zizurkil
Abenduak 3, gaur
15:00. Euskararen Eguneko hitzarmena sinatuko da, Otaño eskolan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!