Euskararen Nazioarteko Eguna

Egin 'txio' euskaraz eta irabazi Wii bat

Ataria 2013ko abenduaren 2a

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, txio lehiaketa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Erabili beharreko traola #tlseh (Tolosa Euskararen Hiriaren inizialak, alegia) izango da, @tolosaldeataria aipatuz.

Adibide bat izan daiteke: "#tlseh euskaraz bizi nahi dugulako @tolosaldeataria". Argazkiak, marrazkiak, esaldiak edota bideoak (norberak bere burua elkarrizketatu, zer edo zer grabatu) bidali daitezke. Saria Wii bat izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!