LOMCE legeak berekin dakarrena alde askotatik aztertu daiteke Iker Garinen arabera. "Euskara baztertu egiten du legeak, irakasgai bezala bakarrik mantentzen duelako". Lege elitista eta zentralistatzat hartu du LABeko arduradunak hezkuntza erreforma. Are gehiago, "uniformizatu egingo du 0 eta 16 urteko irakaskuntza".
Ataria Irratian egin ditu hitzok, LAB sindikatuko irakaskuntza arloko arduradunak.