Aldaketak Palestinako Astearen egitarauan

Palestinan eraildako umeen oroimenez egindako ekintza. 

Palestinaren Astearen barruan asteazkenean, greba orokorreko egunean, egitekoak ziren ekitaldiak bertan behera utzi dituzte. Era berean, azaroaren 13ko goizeko ekintzak ez dituzte egingo, eta azaroaren 14an Fronton jatetxean egitekoak ziren afaria ostiralera aurreratu dute. 

Azken egunetan Palestinaren Astea ari dira egiten Tolosan. Hainbat ekitaldi izan dira jada, eta ostirala bitarte aurreikusitako ekitaldietan aldaketak egin dituzte. Asteazkenean, greba orokorreko egunean, egitekoak ziren ekitaldiak bertan behera utzi dituzte, eta azaroaren 13ko goizeko ekintzak ere ez dituzte egingo. Azaroaren 14an Fronton jatetxean egitekoak ziren afaria (lekua hartzeko deitu 680 54 50 37 telefono zenbakira), ostiralera aurreratu dute. 

Egitaraua

  • Azaroak 10, asteartea. 
    • Goizez. Ikastetxeak. Palestinaren inguruko hezkuntza eta elkarrizketa saioak DBHko 4. mailako ikasleekin, Orixen. 
    • 18:00. Andragora, Emakumeen Etxea. Palestinar emakumeekin elkarrizketa-zirkuluak.
  • Azaroak 11, asteazkena: ekitaldiak bertan behera.
  • Azaroak 12, osteguna. 
    • Iluntzean. Pintxopote palestinarra herriko tabernariekin elkarlanean.
  • Azaroak 13, ostirala. 
    • 21:30 Fronton jatetxea. Afari solidarioa palestinar eta euskal sukaldaritza uztartuz.
  • Azaroak 14, larunbata 
    • Goizez. Triangulo plaza. Elkartasun-merkatu palestinarra: postuak bertako produktuekin, tailerrak, janaria, bilgunea, Zananna murgiltze-instalazioa… 
    • Goizez. Herria. Musika eta elkartasuna Tolosako kaleetan zehar: Herriko musika talde eta kantariak Tolosako kaleetan ibiliko dira palestinar herriaren omenez. Partaideak: Udaberri dantza taldeko dantzari eta musikariak, herriko txistulariak, Isidro Larrañaga musika-eskolako trikitilariak, Hodeiertz abesbatza…
    • 13:00. Plaza Zaharra. Musikari eta herritarrak elkartu, eta sokadantzaren bidez, elkartasuna adieraziko zaio herri palestinarrari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!