27 taldek eman dute izena. 140 partaide izango dira guztira, horietatik %65 gizonezkoak eta %35 emakumezkoak. Finala larunbatean jokatuko da, iluntzean. Ondoren, parte hartzaileek elkarrekin afalduko dute. Txapelketa jai giroan amaituko dute Tolosako kaleetatik barrena, DJ Bull-en laguntzarekin.