Ertzaintzak Loiun izandako jokabidea gaitzetsi dute

Ataria 2026ko maiatzaren 25a

Flotillako ekintzaileak Loiuko aireportura iristean oldartu egin zitzaien Ertzaintza. Lau pertsona atxilotu zituzten: flotillako bi kide eta harrera egitera joandako beste bi. Atxilotuei elkartasuna adierazteko manifestazioa egin zuten atzo, Tolosan, Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta.

Duela egun batzuk atxilotu zituen Israelgo armadak Global Sumud Flotillako ekintzaileak —tartean, tolosar bat—. Atxiloketen ostean torturak salatu dituzte ontzidiko kideek, eta Turkiatik Euskal Herrira larunbatean iritsi ziren sei euskal herritarrak. Loiuko aireportura iristean, ordea, oldartu egin zitzaien Ertzaintza, eta bi ekintzaile eta harrera egitera joandako beste bi kide atxilotu dituzte. Gertatutakoa salatzeko eta atxilotuei elkartasuna adierazteko manifestazioa egin zuten atzo, Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, Tolosan.

Bingen Zupiria

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak han izandako «kargak eta bizitako egoerak» deitoratu zituen atzo; esan zuen hori ez dela «gatazkak konpontzeko modua», eta irudiek kezka eragiten diotela. Dena den, «probokazio hutsa» izan ziren jokabideak ere kritikatu zituen. «Sentitzen dut atzo gertatutakoa, gainera, bi bider. Gertakariak, kargak eta bizitako egoerak deitoratzen ditut, bereziki, adostuta zegoelako egoera hori nola kudeatu behar zen».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!