Elkarretaratzea, bihar, flotillako atxilotuei elkartasuna adierazteko

Ataria 2026ko maiatzaren 23a

Hilabete hasieran ere egin zuten elkarretaratzea, Israelgo armadak atxilotu zituztela salatzeko.

Flotillako ekintzaileak Loiuko aireportura iristean oldartu egin zaie Ertzaintza. Lau pertsona atxilotu dituzte: flotillako bi kide eta harrera egitera joandako beste bi. Atxilotuei elkartasuna adierazteko bihar mobilizazioa egingo du Palestinarekin Elkartasuna plataformak, 12:30ean, Tolosako Triangulo plazan.

Duela egun batzuk atxilotu zituen Israelgo armadak Global Sumud Flotillako ekintzaileak —tartean, tolosar bat—. Atxiloketen ostean torturak salatu dituzte ontzidiko kideek, eta Turkiatik Euskal Herrira gaur iritsi dira sei euskal herritarrak. Loiuko aireportura iristean, ordea, oldartu egin zaie Ertzaintza, eta bi ekintzaile eta harrera egitera joandako beste bi kide atxilotu dituzte.

Gertatutakoa salatzeko eta atxilotuei elkartasuna adierazteko bihar elkarretaratzea egingo du Palestinarekin Elkartasuna plataformak, 12:30ean, Tolosako Triangulo plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!