HILBERRIA

Mitxel Longaron bateria jotzailea hil da

Ataria 2026ko apirilaren 29a

Imanol Larzabalekin hasi eta, 21 japonesas, Duncan Dhu eta beste hainbat taldetan aritu izan zen.

Mitxel Longaron Galarza hil da gaixotasun luze baten ondoren. 1959 urtean jaioa, Tolosako Kale Nagusiko Longaron saltokiko semea, gaztetan hasi zen musika munduan. Sakre taldean abiatu zuen bere ibilbidea bateria jotzaile bezala, eta 1976tik aurrera Imanol Larzabalen alboan jardun zuen.

Beranduago, Euskal Herriko mugetatik kanpora ere aritu zen, besteak beste, 21 japonesas eta Duncan Dhu taldeekin. Hain justu, azken talde honekin 2000. urtean, Mexikon bira bat egiten ari zela kotxe istripua izan, eta zenbait urtez musika mundutik aldenduta ibili zen. Behin osatuta, musika taldeentzat gidari lanetan aritu zen, besteak beste Fito Cabralesentzat. Hainbat jaialditan ere aritu zen langintza horretan, eta Metallica, Red Hot Chili Peppers eta beste hainbat talde ezagutu zituen.

Azkeneko urteetan, Postal Kolekzionistak taldean aritu izan da, besteak beste, Iñigo Asensiorekin eta Ander Zubillagarekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!