Ohiko ibilbidea egingo du bihar, haurren danborradak

Ataria 2026ko otsailaren 20a

Bihar, larunbata, egingo dute eguraldia zela eta bertan behera geratu zen inauterietako haurren danborrada. 16:00etan aterako dira San Frantzisko pasealekutik.

Aiz Orratz elkarteak antolatzen duen inauterietako haur danborrada egingo dute bihar, larunbata, 16:00etatik aurrera. 15:45ean bilduko dira haurrak Geltoki kalean, eta 16:00etan abiatuko dira San Frantzisko pasealekutik behera. Horren ondorioz, trafikoan honako aldaketak izango dira: 14:00etatik aurrera ezingo da aparkatu Rondillan eta San Frantziskon; 15:30ean Rondilla eta San Frantziskoko trafikoa itxiko dute; autobusek kanpoaldetik egingo dute bidea 15:30etik 18:00etara, eta Santa Klaran egingo dute geldialdia; eta hiribusak inauterietan egin duen ibilbidea egingo du 15:30etik 18:00etara arteko zerbitzuetan, Santa Klaran geldituta. 18:00etan zabalduko dute berriro ere trafikoa eta aipatu lekuetan aparkatu ahal izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!