Inauteriak iraun bitartean, ordutegi aldaketak izango dira hainbat udal zerbitzutan.
Udate
- Otsailak 12, osteguna: 07:15-11:15.
- Otsailak 13, ostirala: 08:00-12:00.
- Otsailak 16, 17 eta 18 (astelehena, asteartea eta asteazkena): itxita.
Gizarte zerbitzuak
- Otsailak 12, osteguna: itxita.
- Otsailak 13, ostirala: 10:00-12:00.
- Otsailaren 16tik 18ra itxita (biak barne).
Andragora
- Otsailak 12, 15, 16: Informazio gunea Trianguloan 19:30etik 23:30era.
- Arreta Gunea (Andragora): 23:30-03:00.
- Otsailak 13, 14, 17, 18: itxita.
Hondakin bulegoa
- Otsailak 12: 08:30-14:00 (arratsaldez itxita).
- Otsailak 13: 08:30-14:00.
- Otsailak 16-18: itxita.
Kultur Etxea
- Otsailak 12, osteguna: 10:00-11:30.
- Otsailak 13, ostirala: 10:00-12:00.
- Otsailaren 16tik 18ra itxita (biak barne).
Liburutegia
- Haur liburutegia: otsailaren 12tik 18ra itxita (biak barne).
- Helduen liburutegia: otsailaren 12an, osteguna, 10:00etatik 12:00etara; otsailaren 13an, ostirala, 10:00etatik 13:30era; eta otsailaren 16tik 18ra itxita (biak barne).
Usabal Kiroldegia
- Otsailak 12tik 18ra itxita (biak barne)
Berazubi
- Otsailak 12, 14, 16, 17: 09:00-14:00.
- Otsailak 13, ostirala: 09:00-20:00.
- Otsailak 15, igandea: itxita.
- Otsailak 18, asteazkena: 09:00-21:00.
Abegi
- Otsailaren 12tik 18ra itxita.
Euskaltegia
- Otsailaren 12tik 18ra itxita (biak barne)
Ikasgela
- Otsailaren 12tik 17ra itxita (biak barne).
- Otsailaren 18an, zabalik.
Musika eskola
- Otsailaren 12tik 18ra itxita (biak barne).
Udaletxea ere itxita egongo da otsailaren 16tik 18ra bitartean (biak barne). Udaltzaingoak 24 orduko arreta zerbitzua emango du, eta larrialdiren baten kasuan, 943 675 858 telefonora deitu ahal izango da.
Mugi Tolosa ere inauteriak ospatuz
Era berean, bihar Mugi Tolosa egitasmoak ongietorria emango die inauteriei, ekintza berezi batekin. Ohiko moduan, Zerkausian batuko dira partaide guztiak. Goizeko 11:00etan txarangaz lagunduta egingo dute ibilaldia Tolosako kaleetatik barrena, inauteri giroan murgiltzeko. Amaieran, Zerkausira bueltatuko dira eta txistorra pintxoak banatuko zaizkie (eguraldi ona eginez gero, banaketa Plaza Zaharrean egingo da), ekintza berezi honi bukaera emateko.