Zer dakar biharkoak?

Ataria 2026ko otsailaren 5a

Pintxana txaranga izendatu dute aurtengo Kabi Alai Kuttuna, eta hark piztuko du inauteriei hasiera emango dien suziria. Hori dela eta, biharko astekariko elkarrizketatuetako bi izango dira Iñigo Irurzun Sorarrain eta Henar Martinez Varela txarangako kideak. Inauteriak hasteko astebeteren faltan, gehiago ezagutu ditugu.

Astebete baino ez da falta Tolosako inauterietan salto eta brinko ibiltzeko. Eta oraindik txilaba prest ez baduzu, ATARIA astekaria izan daiteke giroa berotzen hasteko aitzakia. Izan ere, inauteriei osorik eskainitako zenbakia jasoko duzu bihar etxean.

Otsailaren 6ko astekarian ondorengoak izango dituzu irakurgai:

  • Itzea Urkizu Arsuagaren iritzi zutabea:
    • Txapuza.
  • Ana Soto makillatzaileari egindako elkarrizketa:
    • «Xehetasun bakoitzak du balioa».
  • Xabier Artola Zubillagaren Begirada Grafikoa.
    • Zubieta.
  • Asteko gaia: Pintxana txaranga aurtengo Kabi Alai Kuttuna izendatu dutela eta, erreportajea eta elkarrizketa. Azken honek Iñigo Irurzun eta Henar Martinezen pintxanakideak protagonista dituela.
    • Musikarekin hegan.
    • «Pintxanarik gabe? Ostegun Gizenik ez!».
  • Vista Alegre txarangari eskainitako erreportajea Javi Arrizibita eta Alvaro Atorrasagastirekin hitz eginda.
    • Ostegun Gizena 00:00etatik delako.
  • Inauterietako egunez eguneko agenda.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!