Ataria TB

«Ondo merezia duzu Amarotzeko murala»

Josu Artutxa Dorronsoro 2026ko otsailaren 1a

Euria ez zen aitzakia izan atzo Jabi Arana ez oroitzeko, eta dozenaka lagun elkartu zen Amarozko Auzo-Etxearen inguruan. 

TOPA-ko kideek hartu zuten hitza, baita Amarotz Auzo Elkarteko, Tolosaldeko Pentsiodunen Mugimenduko eta Tolosako Asanblada Feministako kideek ere. Aitor Jauregik agurra dantzatu zuen, eta Aranaren familiak zenbait opari jaso zituen auzo elkarteko eta pentsiodunen mugimenduko kideen partetik. Amaitzeko, ekitaldira joandako guztiek bertso bat kantatu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!