Larunbatean jakinaraziko dute zein den Kabi Alai Kuttuna

Ataria 2026ko urtarrilaren 19a

Pasa den urtean Artxiboko Neskek jaso zuten Kabi Alai Kuttuna izendapena.

Aurten ere ekitaldi ireki batean aurkeztuko dute Tolosako Udalak eta Kabi Alai elkarteak zein izango den 2026ko Kabi Alai Kuttuna. Larunbatean izango da, eta inauterietako kartel lehiaketako irabazlearen berri ere emango dute.

Larunbatean, hilak 24, esango dute Inauterietako Ostegun Gizeneko txupinazoa botako duen Kabi Alai Kuttuna nor den. Ekitaldi ireki bat egingo dute horretarako; 12:00etan izango da Plaza Zaharrean –iaz Trianguloan egin zuten–. Kabi Alai Kuttunaz gain, ekitaldi horretan argituko dute ere inauterietako kartel lehiaketako irabazlea. Kabi Alai elkartearen txaranga ere bertan izango da, eta ekitaldia bukatuta kartelaren aleak banatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!