Hamabi trafiko laguntzaile kontratatuko dituzte inauterietarako

Ataria 2026ko urtarrilaren 19a

Udaltzain bat inauterietan, San Frantzisko pasealekuan. Argazkia: Tolosako Udala.

Udaltzaingoaren laguntzaile arituko dira otsailaren 15ean, 16an eta 17an; interesa duenak urtarrilaren 27ra bitarte egin dezake eskaera.

Beste urte batez, Tolosako Udalak 12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu inauterietarako, zehazki, Zaldunita, Astelenita eta Asteartita egunetarako (otsailak 15, 16 eta 17). Udaltzaingoaren laguntzaile arituko dira, eta udalerriko zirkulazioa kontrolatuta eta antolatuta mantentzen laguntzea izango da betebehar nagusia.

Zeregin horretan aritu nahi duenak hiru baldintza bete behar ditu. Batetik, 16 urte edukitzea; bestetik, eskolan graduatua izatea, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokideren bat edukitzea. Azkenik, udalak esan du beharrezkoa dela euskara jakitea.

Oinarri guztiak eta hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera orria eskuragarri daude lan eskaintzen orrialdean. Interesdunek urtarrilaren 27ko 13:00ak bitarte dute aurkeztu ditzakete eskaerak; bi modu dituzte eskura: presentzialki, Udaten, eta telematikoki, tramiteen ataleko erregistro orokorraren bidez, eskaera orria beteta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!