Inauteriak 2026

Inauterietan salmenta-postuak jartzeko baimenak eskatzeko epea zabaldu dute

Ataria 2025eko azaroaren 18a

Eskaerak aurrez aurre edota erregistro elektronikoaren bitartez egin behar dira, abenduaren 7a baino lehen. Orain arte zozketa bidez esleitu izan dira postuak; bada, aurten, balorazio-irizpideen araberako puntuazioaren araberako hurrenkeran emango dira.

Inauterietan salmenta-postuak jartzeko baimena eskatzeko epea ireki du Tolosako Udalak. Abenduaren 7ra bitarte zabalik da eskaerak egiteko epea. Janarien salmenta-postuei dagokienez, aldaketa bat izango da. Orain arte zozketa bidez esleitu izan dira postuak; bada, aurten, balorazio-irizpideen araberako puntuazioaren araberako hurrenkeran emango dira. Puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, antzinatasunaren arabera ordenatuko dira.

Puntuazio bidez baloratuko dira, besteak beste, zerbitzua euskaraz ere ematea, Tolosaldean altan emandako jarduera ekonomikoa izatea, lehengai eta salgaien artean eskualdeko ekoizleen produktuak nagusitzea, postuaren estetika, esperientzia edo erabili eta botatzeko tresneria konpostagarria izatea.

Urtero bezala, bi modalitatetan banatu dira: eguneko salmenta eta gauekoa.

  • Eguneko salmenta
    • Orokorra
      • Kopurua: 9 postu.
      • Ordutegia: 10:00-00:00.
      • Kategoriak: ehungintza, elikagaiak, osagarriak, bitxiak, artisautza, askotariko produktuak...
    • Janaria saltzeko kamioia
      • Kopurua: postu bat.
      • Ordutegia: 09:00-00:00.
    • Talo salmenta
      • Kopurua: bi postu.
      • Ordutegia: 09:00-00:00.
    • Globo salmenta
      • Kopurua: bi postu ibiltari.
      • Ordutegia: 10:00-00:00.
  • Gaueko salmenta
    • Bi postu kaldereroetarako, eta beste bi inauterietako egun guztietarako. Janari kamioi-dendak soilik.
      • Kopurua: bi postu.
      • Ordutegia: 22:00-06:00.

Eskaera egiteko oinarriak eta eskaera orria Tolosako Udalaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri. 

Informazio gehiagorako Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentura jo beharko da, 943 670 383 telefonora deituta, festak@tolosa.eus helbidera mezua idatzita edo kultur etxera bertaratuta honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara edo 16:30etik 19:00etara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!