Janus Lesterrek emango du Zaldunita eguneko kontzertua

Ataria 2025eko urriaren 14a

Janus Lester taldeak kontzertua egin zuen iaz Kultura Plazara jaialdian. LEYRE CARRASCO

175 pertsonak parte hartu dute Tolosako Udalak inauterietako kontzertua aukeratzeko herritarrei zabaldutako bozketan, eta 64 boto jaso ditu Jokin Pinatxo buru duen taldeak.

Herritarren parte hartzearen bidez erabaki da zein taldek emango duen kontzertua datorren urteko inauterietako Zaldunita egunean. Erabaki plataforman eta kultur etxeko hautetsontzian bozkatu dute tolosarrek. Lehen aldiz egin dute horrela, pertsona gehiagoren iritziak jaso nahian, orain arte jai batzordean egin izan baita kontsulta. 

175 pertsonak parte hartu dute bozketan, eta zazpi hautagairen artean aukeratu behar izan dute: Bengo, Ezpalak, Indabe, Janus Lester, Kai Nakai, Los Zopilotes Txirriaos eta Merina Gris. Janus Lester taldeak eskuratu du babesik handiena, 64 bozka, eta jada konfirmatu du inauterietan izango dela.

Hauek izan dira emaitzak:

  • Janus Lester: 64 boto.
  • Los Zopilotes Txirriaos: 54 boto.
  • Bengo: 26 boto.
  • Merina Gris: 20 boto.
  • Kai Nakai: 6 boto.
  • Indabe: 4 boto.
  • Ezpalak: Boto 1.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!