Gaitzespena Tolosan salatutako sexu erasoaren aurrean

Ataria 2025eko uztailaren 30a

Tolosako Asanblada Feministaren elkarretaratze baten artxiboko irudia.

Joan den larunbat arratsaldean atxilotu zuten gizon bat, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.

Tolosan salatutako azken sexu erasoaren harira, gaitzespen irmoa adierazi dute hainbat erakundek. Asteburuan jakinarazi zuen Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuela Tolosan, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.

Tolosako Udalak erasoa gaitzetsi eta babesa agertu dio erasotuari; harekin batera, Tolosako Asanblada Feministak ere salatu du gertatutakoa, eta nabarmendu jarrera horiek ez dutela lekurik ez herrian, ez beste inon. Hari berari tiraka, erasoa salatu du Tolosako Itaia antolakundeak ere, eta testuinguruan kokatu: «Kasu isolatu bat izatetik harago, azkenaldiko erasoen normalizazioaren eta erasoen zein erasotzaileen inpunitatearen adierazle bat gehiago da».

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere gaitzetsi du gertatutakoa, eta gaineratu du sexu askatasuna eta osotasun fisikoa eskubide bortxaezinak direla, eta eskubide horien aurkako jarrerak baztertu egin behar direla gizartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!