Gizon bat atxilotu zuten joan den larunbat arratsaldean Tolosan, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita; Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez.
Kasua ikertzen ari direla jakinarazi dute, eta eginbideak abiarazi dituztela. Berria egunkariak argitaratu duenez, instrukzio judiziala abian dela argudiatuta, ez dute kasuari buruzko xehetasun gehiagorik eman.