Entzuteko jaioak

Adarra jo gabe jasotako aitortzak

Josu Artutxa Dorronsoro 2025eko ekainaren 6a

2014az geroztik, urtero, ekainaren 21ean, Adarra Saria banatzen dute Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak, euskal musikako artsita edo talde baten ibilbidea eta lana aitortzeko. Aurten, Antton Valverdek jasoko du brontzezko garaikurra, baina aurrez, euskal musikari gehiago saritu izan dituzte, eta horietako batzuek zergatik jaso izan duten errepasatu dugu gaurko saioan.

Gaurko saioan entzun ahal izan diren kantuak:

  • Zelaian - Antton Valverde
  • Ihesa zilegi balitz - Mikel Laboa
  • Martin Larralde - Ruper Ordorika
  • Nahiago nuke - Benito Lertxundi
  • Sarri, Sarri - Fermin Muguruza
  • Efemerideak - Anari Alberdi
  • Goizian argi hastian - Amaia Zubiria
  • Soinuak duena - Joseba Tapia
  • Negua joan da ta - Zea Mays
  • Gure zortea - Errobi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!