Berazubi Auzo Elkarteak omenaldi xumea egin dio Ama jatetxeari. Auzoan bertan dago jatetxea, eta pasa den azaroan lehen Michelin Izarra jaso zuen. Horregatik, eta auzoan egiten duten ekarpenagatik jaso dute bizilagunen aitortza Javi Riverok eta Gorka Ricok. Oroigarria jasotzeaz gain, auzoko bi bizilagunek agurra dantzatu diete, eta horietako batek flamenko estiloan egin du.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?