Isabelita guneko mozorro lehiaketak baditu irabazleak

Ataria 2025eko martxoaren 4a

Eki, Luka, Oinatz eta June txekea jaso duten unean.

Iñigo Iglesias, Leire Larrea, Alaia Gorostidi, Paul Ortuzar, Auritz Garmendia eta Ainhoa Onsalok 250 euroko erosketa bonua jaso dute opari gisa, Tolosako Elkar dendan gastatzeko.

Aurten haur eta nerabeentzako gunea atondu du Tolosako Udalak Alondegi plazan. Tartean inauterietako photocall-a egon da eta ATARIA-k argazkiak atera dizkie 16 urtetik beherako gaztetxoen mozorroei. Iñigo Iglesias, Leire Larrea, Alaia Gorostidi, Paul Ortuzar, Auritz Garmendia eta Ainhoa Onsalo izan dira saridunak eta Elkar dendan gastatu ahal izango duten 250 euroko txekea jaso dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!