Aurten haur eta nerabeentzako gunea atondu du Tolosako Udalak Alondegi plazan. Tartean inauterietako photocall-a egon da eta ATARIA-k argazkiak atera dizkie 16 urtetik beherako gaztetxoen mozorroei. Bihar, 17:00etan, Isabelita gunean bertan, bertatik pasa den mozorro onenari saria emango dio ATARIA-k.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!