Tolosako inauteriak 2025: egitaraua

Ataria 2025ko ots. 17a, 11:28

Otsailaren 27tik martxoaren 4ra ospatuko dituzte inauteriak Tolosan. Aurrez, Kaldereroen txanda izango da larunbat honetan, otsailak 22, eta martxoaren 9an Piñata Igandea ospatuko dute.

Tolosako inauteriak 25

OTSAILAK 21, OSTIRALA
 
  • 19:00. Musika eskolako Kaldereroen kontzertua, Topic-en.
OTSAILAK 22, LARUNBATA
 
  • 10:30. Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsa kalez kale, Tolosako dultzaineroekin. Gernikako Arbola lorategietatik.
  • 11:45. Aiz Orratz txarangaren irteera Rondilla kaletik Trianguloa plazaraino.
  • 12:30. Haurrentzako Jaialdia, Aiz Orratz elkarteak antolatuta, Leidor aretoan.
  • 19:00. Kaldereroen konpartsaren kalejira, musika eskolako ikasleekin batera, Urdiña Txiki elkarteak antolatuta, Plaza Zaharrean.
  • 23:30. Incansables txaranga, kalez kale.
OTSAILAK 23, IGANDEA
 
  • 12:00. Pregoi kontzertua. Tolosako Udal Txistulari Banda eta Udal Musika Banda, Berdura plazan.
OSTEGUN GIZENA, OTSAILAK 27
 
  • 11:00. Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea, udaletxetik.
  • 11:45. Kabi Alai elkartearen pregoia udaletxetik.
  • 12:00. Suziria jaien hasiera iragartzeko.
  • 12:00. Pintxana eta Kabi Alai txarangen irteera, Plaza Berritik eta Plaza Zaharretik.
  • 16:30. Zezenak, Pintxana eta Kabi Alai txarangek girotuta.
  • Ondoren. Kalejira.
  • 17:30. Isabelita Gunea, Alondegia plazan. Yogurina Borovaren Amona Molona ikuskizuna haurrentzat.
  • 18:30. Isabelita Gunea, Alondegia plazan. Disko festa haurrentzat, Jon Urbietarekin.
  • 19:00. Aurrera Kirol Elkartearen danborrada, Andre Maria kaletik.
  • 22:30. Txosnagunea, Euskal Herria plazan. Revel Noise, Kaparrak eta DJ Enchantix-en kontzertuak.
OSTIRAL MEHEA, OTSAILAK 28
 
  • 11:30. Ozenki Txistulari Taldearen kalejira.
  • 16:30-19:00. Isabelita Gunea, Alondegia plazan. Euskal inauterien inguruko tailerra haurrentzat: Ziripot, Miel Otxin, Zaldiko... Ohiko mozorroak sortzeko aukera, joaldunen tailerra, zintzarria jotzeko jolasa eta mitologiarekin lotutako puzgarriak.
  • 16:30. Zezenak, Kabi Alai txarangak alaituta, Zezen plazan.
  • Ondoren. Kalejira.
  • 18:30. Jabetze Eskolako emakumeen txarangaren kalejira, Andragoratik.
  • 19:00. Txosnagunea, Euskal Herria plazan. Ktarsiaren kontzertua.
  • 19:30. Ostiral Meheko danborrada, Andre Maria kaletik.
  • 22:30. Arpegi Taldeak antolatuta, Ostiral Meheko jaialdia, Leidor aretoan.
  • 23:30. Jainekin txaranga, kalez kale.
  • 00:00. Txosnagunea, Euskal Herria plazan. Hazas&Jagoba eta Malakias Mx3-en kontzertua.
 
ZALDUNITA BEZPERA, MARTXOAK 1
 
  • 11:00. Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsa kalez kale, Tolosako dultzaineroekin, Gernikako Arbola lorategietatik.
  • 11:00. Aiz Orratz elkarteko Txu-Txu trena ibiliko da kaleetan barrena, Lapurdi plazatik.
  • 11:00. Tolochef sukaldaritza tailerra eta postre lehiaketa 12-17 urte bitarteko gazteentzat, Alondegi plazako Isabelita gunean.
  • 11:30. Udaberri dantza taldeak antolatuta, dantzari txikien kalejira, Trianguloa plazatik. Amaiera, Alondegi plazako Isabelita gunean.
  • 11:30. Udal musika eskolako ikasle bandaren kalejira, musika eskolatik.
  • 12:00. Kabi Alai elkarteko txarangaren irteera.
  • 14:00. 13-18 urte bitarteko gazteentzat bazkaria, Alondegi plazako Isabelita gunean.
  • 17:00. Kabi Alai elkarteko txarangaren irteera.
  • 17:00. Haur danborrada, Aiz Orratz elkarteak antolatuta, Geltoki kaletik.
  • 18:00. Ostarte taldearen erromeria, Alondegi plazako Isabelita gunean.
  • 19:00. Tolosako Danborradaren irteera, Plaza Zaharretik.
  • 19:00. Postal Kolekzionistak taldearen kontzertua, Euskal Herria plazako Txosnagunean.
  • 22:30. La Txama eta Sedientos de Cumbia taldeen kontzertua, Euskal Herria plazako Txosnagunean.
  • 23:30. Oria txaranga, kalez kale.
ZALDUNITA, MARTXOAK 2
 
  • 08:00. Diana, Tolosako Udal Musika Bandarekin, Felipe Gorriti plazatik.
  • 08:45. Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea, udaletxetik.
  • 10:00. Txarangen irteera.
  • 11:00. Karroza eta konpartsen irteera.
  • 11:00. Sokamuturra Alcoyano txarangak alaituta, Plaza Zaharrean eta Zerkausia kalean.
  • 11:00-14:00.  Isabelita gunea Alondegia plazan: ATARIAk antolatutako photocall-a eta mozorro lehiaketa eta brilli-brilli postua gazteentzat.
  • 15:45. Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea, udaletxetik.
  • 16:00. Rockalean elektrotxaranga, Isabelita guneraino, Zezen plazatik.
  • 16:00. Kalejira zezen plazaraino, Aiz Orratz, Txapel Haundi eta Sukalde txarangekin, Plaza Zaharretik.
  • 16:30. Zezenak, txarangek eta Udal Txistulari Bandak alaituta, Zezen plazan.
  • Ondoren. Kalejira.
  • 17:00. DJ Txekor, Plaza Berrian.
  • 19:00. Dantzaldia Aiz Orratz eta Txapel Haundi txarangekin, Zerkausian. Sukalde txaranga kalez kale.
  • 19:00. Laket taldearen kontzertua, Euskal Herria plazako Txosnagunean.
  • 22:30. Suneren kontzertua, Plaza Berrian.
  • 23:30. Kalean eta Iraunkorrak txarangak, kalez kale.
  • 23:30. Indabe, DJ EO eta DJ Txustiyas taldeen kontzertuak, Euskal Herria plazako Txosnagunean.

ASTELENITA, MARTXOAK 3
 
  • 09:00. Txarangen irteera.
  • 09:00. Tarragona akordeoi taldearen kalejira, udal musika eskolako ikasleekin.
  • 11:00. Sokamuturra Txinparta txarangak alaituta, Plaza Zaharrean eta Zerkausia kalean.
  • 11:00. Karrozen eta aisialdi taldeetako konpartsen irteera.
  • 12:00–14:00. Isabelita gunea Alondegia plazan: ATARIAk antolatutako photocall-a eta mozorro lehiaketa.
  • 13:00. La Jodederaren kontzertua, Euskal Herria plazako Txosnagunean.
  • 15:30. Gazteako Jeep-a Oria kaletik abiatuko da DJ Jaderekin.
  • Ondoren. DJ Oihan Vega Isabelita gunean.
  • 16:00. Kalejira Tolosano, Poca Tripa eta Ortzadar txarangarekin, Plaza Zaharretik.
  • 16:30. Zezenak txarangek alaituta, Zezen plazan.
  • Ondoren. Kalejira.
  • 19:00. Dantzaldia Tolosano eta Poca Tripa txarangarekin, Zerkausian. Eta Ortzadar txaranga kalez kale.
  • 19:00. Muxutruk taldearen kontzertua, Euskal Herria plazako Txosnagunean.
  • 20:00. Psycho Clown Zo-Zongo antzerki eta perkusio ikuskizun ibiltaria, Alondegia plazako Isabelita gunean.
  • 22:00. Kitziki, DJ Adarra, DJ Mondongo eta DJ Rani taldeen kontzertua, Euskal Herria plazako Txosnagunean.
  • 23:30. Bonberenea eta Incansables txarangak kalez kale.
ASTEARTITA, MARTXOAK 4
  • 06:00. Udal Txistulari Bandak Alborada joko du udaletxeko arkupeetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan.
  • 08:00. Pattar zezena, elkarteetako txarangek alaituta, Zezen plazan.
  • Ondoren. Kalejira.
  • 11:00. Sokamuturra Kabi Alai txarangak alaituta, Plaza Zaharrean eta Zerkausia kalean.
  • 11:00. Karroza eta konpartsen irteera.
  • 12:00. Txarangen bilkura Txapel Haundi, San Esteban, Sukalde eta Ortzadar txarangen eskutik, Plaza Berrian. Euria egingo balu, Berdura plazan.
  • Ondoren. Kalejira Gaztelako Ateraino.
  • 15:45. Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea, udaletxetik.
  • 16:00. Kalejira zezen plazara Plaza Zaharretik, San Esteban, Kabila eta Urdiña Txiki txarangekin.
  • 16:30. Zezenak txarangek eta Udal Txistulari Bandak alaituta, Zezen plazan.
  • Ondoren. Kalejira.
  • 17:00. Isabelita gunea Alondegia plazan: ATARIAk antolatutako mozorro lehiaketaren sari banaketa ekitaldia.
  • 17:30. Isabelita gunea Alondegia plazan: Potx pailazoaren magia ikuskizuna haurrentzat.
  • 19:00. Dantzaldia San Esteban eta Kabila txarangekin, Zerkausian. Eta Urdiña Txiki txaranga kalez kale.
  • 23:30. Incansables txaranga, kalez kale.
 
PIÑATA IGANDEA, MARTXOAK 9
 
  • 11:00. Poca Tripa txarangaren eta konpartsen emanaldiak, Iurreamendi egoitzan.
  • 11:30. Udal musika eskolako ikasleen bandaren konpartsaren irteera, musika eskolatik.
  • 11:30. Latindar dantzak, Zerkausian.
  • 12:00. Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsa, musika eskolako ikasleak eta The Herrikide's musika taldea, Leidor aretoan.
  • 19:00. Suzko zezenak, Plaza Zaharretik.

Kontsultatu eta deskargatu egitaraua hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!