Tolosaldeko Mankomunitateak hiltegiko zerbitzua martxan jartzeko prozesua abiatu du

Ataria 2025eko otsailaren 26a

Iturria: ELA

Urtarrilaren 31n mankomunitateak errekerimendua egin zion Incarosa enpresa emakidadun kudeatzaileari bere betebeharrak, kontratukoak zein lan arloari lotutakoak, bete zitzan, eta, era berean, beharrezko neurriak har zitzan zerbitzua behar bezala emateko.

Tolosako hiltegiko 11 langileek greba hasi zuten pasa den astelehenean. Hiru hilabete daramate soldatarik kobratu gabe. Zerbitzu publikoa da, nahiz eta enpresa kudeatzailea, Industrias Carnicas del Oria (Incarosa), pribatua izan. Hiltegiaren jabea Tolosako Mankomunitatea da. Horiek horrela, eta «egoera larri honi» irtenbide bat emateko, atzo mankomunitateak Tolosan egindako ezohiko batzarrean erabaki zuen Tolosako hiltegiaren zerbitzuaren bahiketa prozesua abiatzea.«Erabaki honen helburu nagusia da zerbitzu publiko hau bermatzea, martxan jarrai dezan modu erregularrean, langileen soldatak ordaindu eta erabiltzaile guztiek zerbitzua jaso dezaten», esan du mankomunitateak ohar batean.

Erabaki honen bidez mankomunitateak interbentore bat izendatuko du zerbitzua kudeatu dezan. Enpresa kudeatzailearen baliabide guztiak (baliabide materialak, ekonomikoak eta langileak) zuzenean interbenituak izango dira zerbitzua eskaini ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!