«Sindikatura joan nintzela ohartu zirenean kaleratua izan nintzen»

Ataria 2025eko otsailaren 18a

Hiribuseko langileek eta erabiltzaileek elkarretaratzea egin dute gaur Tolosako Trianguloan, LAB sindikatuak deituta. Lan baldintza eta zerbitzu duinak eskatu dituzte. Horrez gain, kaleratua izan den langilearen itzulera eskatu dute.

Hiribusa CuadraBus enpresak kudeatzen du 2021. urtetik, eta 2026ra arte du esleituta zerbitzuaren kudeaketa. Hilabete honen hasieran, Tolosako Udalak 30.000 euroko zigorra jarri zion enpresari.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!