Entzuteko jaioak

Mokoroa eta klasiko gehiago

Josu Artutxa Dorronsoro 2025eko urtarrilaren 10a

2025. urteko 'Entzuteko Jaioak' irratsaioaren lehen atalean, musika klasikoa izan dugu hizpide.

Euskadiko Orkestra Tolosara itzuliko da ia 20 urteren ondoren, eta herrian son handiena izan zuen musikagilearen obrak interpretatuko ditu: Eduardo Mokoroarenak. Horrez gain, orkestrak berak gaur abiatuko duen programa berriaren inguruan hitz egingo dugu, eta Gabonetan Euskadiko Gazte Orkestrak Tolosan egindako kontzertuaren inguruan ere ariko gara.

Gaurkoan, beraz, klasikoak Ataria Irratian!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!