Eutsi Goiari!

Saskibaloia eta eskubaloia

Imanol Garcia Landa 2024ko abenduaren 13a

Saskibaloian TAKE klubeko bi talde nagusiei buruz hitz egin dugu, eta eskubaloian Tolosa Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldeari buruz.

TAKEko Gizonezkoen lehen taldeak babesle nagusian aldaketa izan du berriki, eta Iruki TAKE izena du egun. Aurreko astean Goar Artetxe entrenatzailearekin hitz egin genuen taldea egiten ari den denboraldiari buruz. Emakumezkoen lehen taldea, Eguzkitza Sagardotegia TAKE taldea, Euskal Ligan ari da jokatzen lehen aldiz bere historian, aurreko denboraldian igoera lortu eta gero. Mikel Lakunza entrenatzailearekin aritu gara solasean aste honetan, taldearen egoerari buruz. Eskubaloiari dagokionez, Tolosa Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldea izan dugu hizpide, aurreko astean Nerea Esnaola taldeko kapitainarekin izandako solasaldiaren bidez.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!