Eutsi Goiari!

Patinajea eta judoa

Imanol Garcia Landa 2024ko azaroaren 8a

Aste honetan Endika Apalategi aritu da kirol kazetari lanak egiten Atarian eta berak ekarri dizkigu elkarrizketak.

Lehenengo Aitor Vacas Irristaka taldeko kideari egindakoa. Tolosako Irristaka taldeak patinajearen lehen mailara igotzea lortu du oso denbora gutxian, eta horri buruz aritu ziren solasean. Bestetik, Judo Klub Tolosako bi bikote Nage No Kata modalitateko Munduko Txapelketan parte hartuko dute asteburuan, Las Vegasen. Bertara joan aurretik, Endika Apalategi solasean aritu zen Unai Saralegi, Unai Regillaga, Joseba Regillaga eta Joseba Etxarri judokekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!